Gure herria

Txispeleta Eskaut Taldeak bere heziketa lana Mungian eta inguruko herrietan egiten du. Gure ume eta gazte gehienak mungiarrak dira, baina haietako batzuk eta begiraleetako batzuk inguruko herrietakoak dira, Derio edo Meñakakoak adibidez.
Gure heziketa ereduak gure ume eta gazteek herria ezagutu eta bertan hazteko apustua egiten du, gure tradizioak ezagutuz eta beste errealitate eta kultura batzuk ere kontuan hartuz eta ezagutuz. Horretarako, Mungiako Udalarekin eta herriko beste elkarte eta talde batzuekin egiten dugu lan urteko momentu batzuetan: Euskararen Egunean, Munduko Arrozak ospatzean, Jai Batzordean edo bidezko merkataritzako lan-taldean. Adar txikienekin herrian zehar egiten ditugu jolasak, gure herria eta Bizkaia ezagutu dezaten. Adar handiagoekin elkarte eta talde desberdinekin egiten dugu lan, baita bolondres lana egin ere. Beraz, gure helburua herriarentzat lan egitea eta bere eguneroko bizian parte hartzea da.
Natura markorik egokiena da pertsonen garapen integrala lortzeko, norbera ezagutzeko eta gure alde onez eta txarrez konturatzeko balio duelako. Ingurune honetan, hainbat balio lantzen dira: errespetua, ahalegina edo gainditzeko gaitasuna.
Horregatik, gure heziketa ereduaren desberdintasun handienetako bat da udako kanpamentuak naturan egiteko ohitura. Ume eta gazteentzat, eta begiraleentzat ere bai, urteko momento garrantzitsuena da, “boom”-a. Normalean, uztaileko bigarren hamabostaldian egiten ditugu, Nafarroa, Araba edo Burgoseko landetan. Kanpamentu horiek, urtean zeharreko lana ez bezala, %100 egiten dira natura-ingurunean.

Guzti horregatik, EEek, haurtzaro, adoleszentzia eta gaztaroko errealitateak uztartzen dituen hezkuntza mugimendu bezala, beharrezkotzat eta ezinbestekotzat jotzen du gazteria garapen eta gizarte aldaketarako motortzat hartzea; bizi behar dugun errealitatearen eraldaketan konprometitutako biztanleriaren zati bezala; eta gure auzo, herri edo hirian dagokigun egunerokotasunarekin. Lankidetza ikuskeratik, beharrezkotzat jotzen dugu elkarte sarea sendotzea, gizarte aldaketaren benetako motor bezala eta, mugimendu eta federakunde bezala, beste elkarte batzuekin koordinatuta eta sinergia sozialak erabiliz, sarean jarduteko gauza izan behar dugula berresten dugu.

EE idearioa, C4