ELIKAGAI BANKUAREN BILKETA

En euskara>>

 

Txispeletatik animatu nahi zaituztegu elikagai bankuaren bilketan parte hartzeko!

Askok jakingo duzuenez, azken urteotan maila estatalean antolatzen den Elikagai Bilketan aktiboki laguntzen ibili gara. Aurten, Elikagai Bankuak aukeratu duen data, azaroko azken asteburua da, hilak 30 eta hilak 1 hain zuzen ere. Gu, talde moduan, bi urtetik hona, herriko beheko parteko Eroskiaren (Usandizaga 6/8 zbk) arduradunak izango ginateke.

Taldean uste dugu mota honetako ekintzatan parte hartzea oso aberasgarria dela eta horregatik adar nagusietako gazteek parte hartzeaz gain, taldeko gurasoak bertan parte hartzen dute. Taldeko parte eta taldeko eguneroko ekintzetan partaide sentitzen ditugulako. 3 ordutako txandak egingo ditugu, goizeko 9.00tik gaueko 21.00ra arte.

Hemen daukazue ordutegia, dena dela, ez da ordutegi itxia. Zuetako baten bat txandak irauten duena baino gutxiago etorri ahal da, edo jende asko bagara, iraupen gutxiagoko txandak egingo genituzke, garrantzitsuena parte hartzeko motibazioa eukitea da.

Ordutegia:

  • 9.00- 12.00
  • 12.00- 15.00
  • 15.00 – 18.00
  • 18.00- 21.00

 

Apuntatzekotan edo galderarik badaukazue bidali kontaktuan jarri email honekin komunikazioa.txispeleta@eskaut.org

Partekatu!